Begiraleak behar dira udaleku irekietarako

Mirian Biteri 2011ko apirilaren 6a

Urtero moduan, udaleku irekietarako deialdia egin dute. Uztailaren 4tik 22ra bitartean egingo diren udalekuetarako begiraleak behar dira eta dagoeneko zabalik dago curriculumak bidaltzeko epea; hilaren 15era arte egongo da aurkezteko aukera.

Interesatuek hiru bide izango dituzte: astelehenetik egubakoitzera bitartean, 16:30etik 19:30era, Tortolis ludotekan eroatea; kultura etxean aurkeztea; edo gazteria@eskoriatza.net helbidera bidalita 

Euskara maila altua

Begiraleek euskara maila ona izateaz gain, 18 urtetik gora eduki beharko dituzte. Lehenetsiko da Eskoriatzakoa izatea eta begirale titulua eta harren hezkuntzarekin lotutako ikasketak edukitzea. Esperientzia izatea ere baloratuko da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak