Ibone Andresek irabazi du haurren eskubideei buruzko Jaurlaritzaren saria

Goiatz Arana Begiristain 2011ko apirilaren 6a

Ibone Andres Eskoriatzako Arizmendi Ikastolako Batxilergoko 1. mailako ikaslea da. Eusko Jaurlaritzako Giza Eskubideen, Gazteriaren, Hezkuntza Berriztatzeko, eta Familia eta Komunitate Politikarako zuzendaritzek deitutako diseinu-lehiaketa irabazi du. Haurren eskubideen konbentzioaren XXI. urteurrenaren harira ospatu da sariketa, 'Eskubideak eta betebeharrak: Zer iruditzen?' goiburuarekin.

Ekimena sustatu duten lau sailetako zuzendariek eta ordezkariek eman dizkiete sariak lehiaketaren irabazleari eta finalistei, Gasteizen. Lehiaketan EAEko hainbat ikastetxek hartu dute parte.

Saritutako diseinua Eskubideak eta betebeharrak: Zer iruditzen? kanpaina zabaltzeko elastikoetan agertuko da, eta elastiko horiek sarean eskatu ahal izango dira, www.euskadi.net/zeukesan webgunean.

Ibone Andres irabazlearekin batera, bost ikasle finalisten lanak ere saritu ditu epaimahaiak, tartean, Eskoriatzako ikasle Julen Peralesena – Arizmendi Ikastolako Batxilergoko 1. mailakoa hori ere–.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak