"Maila altua eta kalitate handia", horixe azpimarratu gura izan dute epaimahai kideek. Gaztetxoen sailean, Aintzane Ortiz zazpi urteko eskoriatzarrak eskuratu du lehen saria. Helduei dagokienez, Eduardo Altsasua gasteiztarrak irabazi ditu lehen sariko 500 euroak. Guztira, 26 lagun aurkeztu dira aire libreko margo lehiaketara. Horietatik 10 gaztetxoak izan dira eta helduak berriz, 16. Argazkiak ikusgai dituzue.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.