Intxaurtxuetako kiroldegiari 'Manuel Muñoz' izena jartzea eztabaidatuko dute osoko bilkuran

Mirian Biteri 2011ko martxoaren 29a

Osoko bilkura dago bihar arratsaldean udaletxean. 18:00etan, Eskola Agenda 21 lantzen dabiltzan ikasleekin elkartuko da udalbatza, azken hilabeteotan egindako lana jasotzeko. Ordu erdi beranduago, osoko bilkura hasiko da. Besteak beste, udal kiroldegiari Manuel Muñoz izena jartzea eztaibaidatuko dute han.

1. Aurreko oso bilkuretako aktak onartzea.

2. Alkatearen adierazpenak.

3. Gai zerrendan hainbat gai sartzea berrestea.

4. Aurreko urteetan onartutako eskubideei baja ematea.

5. Kale-baserrien izenak eta Bolibar, Gellao, Mazmela eta Mendiola elizateetako nahiz Lete auzoko baserrien izenak onartzeko proposamena.

6. Udalaren eta Telesko Udal Telebistaren 2009ko eta 2010eko ekitaldietako ekonomia eta finantza jardueren kontu-ikuskapena egiteko zerbitzua kontratatzeko espedienteari hasiera ematea.

7.Sabin Irastorzak 2010eko abenduaren 21eko Udalbatzarraren erabakiaren kontra jarritako Berraztertzeko errekurtsoa ezezteko proposamena. Erabaki horren bitartez Hiltegiaren Zerbitzu Publiko eta Jarduera Ekonomikoaren Zuzeneko Kudeaketa Tokiko Merkataritza-Sozietate baten bidez egiteari buruzko Txostenari egindako alegazio eta ohartarazpenak ez ziren onartu.

8. Mesedetako Amaren Fundazioak egindako diru laguntza eskaera. Mesedetako Amaren estatutuak aldatzea: fundazioaren estatutuak".

9.2010/2011 ikasturterako hezkuntza proiektutarako diru laguntzak emateko oinarriespezifikoak hasiera batean onartzea.

10.Gizarte Zerbitzuetan diharduten elkarteentzako diru laguntzak arautzen dituzten oinarriak hasiera batean onartzea.

11. Euskararen normalkuntzarako diru laguntzak emateko araudia hasiera batean onartzea.

12. Udal kiroldegiari “Manuel Muñoz kiroldegia” deitzeko proposamena.

13. Mozioa, Gizarte zibilaren “Rumbo a Gaza” ekimenaren izenean.

14. Galde-eskeak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak