Eskoriatzako kiroldegiak Manolo Muñozen izena izan dezan lanean hasi dira sare sozialetan

Xabier Urtzelai 2011ko mar. 25a, 15:52

Sare sozialen bitartez herritar talde bat Intxaurtxueta kiroldegiaren izena Manolo Muñozen izenagatik aldatzeko proposamena zabaltzen hasi da, eta horretarako sinadura bilketa abiarazi dute. 

Manolo Muñozen heriotza galera handia izan da Eskoriatzako kirolarendako eta horregatik Eskoriatzako Kirol Elkarteko hainbat pertsonek kiroldegiari Manolo Muñoz izena jarri nahi diote.

Eskoriatzako kiroldegiak kokatuta dagoen auzoaren izena darama, Intxaurtxueta kiroldegia. Eta, azken hiru hamarkada hauetan Eskoriatza Kirol Elkarteko presidente izan denaren izena jarri nahi diote. Horretarako sinadura bilketa egiten dabiltza joan den martitzenean kiroldegian egindako ekitaldiaz geroztik. Kirol zinegotziarekin ere egon ziren.

Zapatuan kiroldegian sinadurak jasoko dituzte, eta baita herriko tabernetan ere. Horrekin batera, asteburuko norgehiagoketan minutu bateko isilunea gordeko dute Muñozen omenez.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak