Begoña Bilbaok zuzendutako obra hori 200etik gorako emakumeri egindako elkarrizketen emaitza da. Horretarako, adin, arraza, maila kultural eta sozialak hartu dira kontuan. Helburua da emakumeak bere sexualitatearekiko sentitu eta sentitzen dituen erru eta lotsa sentipenetatik libre geratzea. Hain justu ere, eztabaida piztea, moldeak apurtzea, dinamika sortzea eta lotsarik gabe emakumeen sexualitatea argi eta garbi azaltzea bilatzen du.
Umorea tartean
Umorea, samurtasuna eta tarteka izua adieraziz, Aitziber Garmendia eta Ainhoa Garai aktoreek emango diete ahotsa istorio sare horretako emakume protagonistei, eta, haiek bezala, barrearen ondoan poesia eta probokazioa jarriko dute.