Udaletik jakinarazi dutenez, teknika librea izango da. Gaiari dagokionez, Eskoriatzako herriguneko txokoak margotu ahal izango dituzte artistek.
Oihalak 09:00etatik 11:00etara zigilatuko dira kultura etxean, eta 13:00etatik 14:00etara bitartean entregatu beharko dira Ibarraundi museoan. Jarraian, bazkaltzera joango dira margolariak. 16 urtetik gorako parte-hartzaile guztientzako baba-jana egongo da 14:30ean, Otzeta jatetxean.
Epaimahaiaren erabakia arratsaldeko 18:00etan jakinaraziko da, eta jarraian, sari banaketa egingo da. Sari bikainak banatuko dira. 16 urtetik gorakoen artean, lehenak 500 euro irabaziko ditu; bigarrenak, 250; eta hirugarrenak, 150 euro. 16 urtetik beherakoek, ostera, pintatzeko materiala jasoko dute hiru lagunek.
Margolanak apirilaren 3tik 15era ikusgai egongo dira Ibarraundi museoan.