Egile eskubideak eztabaidagai Huhezin

Amaia Txintxurreta Guridi 2011ko martxoaren 23a

Egile eskubideak izan dira aztergai gaurko Komunikaldietan. Bertan, gaian adituak eta euskal kulturgintzako zenbait elkartek hartu dute parte eta denetariko iritziak batzen saiatu dira; esaterako, Luistxo Fernandezek egile eskubideena baino gehiago kontsumitzaile baten ideiak defendatu ditu kultura eta irudimena kontsumitzea ona delako bere esanetan, eta Ignacio Casado Euskadiko SGAEko zuzendariak, berriz, legea kontuan hartutako ikuspegia erakutsi du.

Komunikaldiak Huhezi fakultateak antolatutako egun bateko jardunaldiak dira eta aurtengo seigarren edizioan egile eskubideak izan dituzte hizpide.

Lehenengo hitzaldia software librean aditua den Luistxo Fernandezek eman du eta egile eskubideena baino gehiago, kontsumitzaile baten ideiak defendatu ditu. Fernandezek aditzera eman du mugak baino beharrezkoagoak direla ikuspuntu ireki eta etikoak eta saiatu da azaltzen kopiatzea eta partekatzea ez direla lapurretan egitea. Fernandezek gaineratu du gure kultura kanpokoekin nahastea aberasgarria dela, eta horretarako, Internetek eskaintzen dituen aukerak aprobetxatu behar direla.

Eguneko bigarren hitzaldia Euskadiko SGAEko zuzendari Ignacio Casadok eman du eta bere iritzia Luistxo Fernandezen ideien guztiz kontrakoa izan da; Casadok legea defendatu du eta, batez ere, jabetza intelektuala eta egile eskubideak izan ditu berbagai, Casadok.

Egile eskubideak euskal kulturari nola eragiten dioten ere izan dute hizpide. Esaterako, Musikerria disketxeko ordezkariak esan du eurek copy leftaren aldeko apustua egin dutela hasieratik.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak