Agur hunkigarria Manolo Muñozi, parrokia eta kiroldegia beteta zirela

Julen Iriondo 2011ko martxoaren 23a

Aurrena hileta elizkizunean, ondoren Intxaurtxueta kiroldegian egindako ekitaldian, agur hunkigarria egin zioten atzo Manolo Muñozi, azken 30 urte baino gehiagoz Eskoriatza Kirol Elkarteko presidente izan denari.

Urte askoan gaixotasun gogorraren aurka borrokan jardun ostean, domeka gauean hil zen Muñoz. Galera handia Eskoriatzako kirolarendako, zalantza barik. Ondo merezitako omenaldia jaso zuen atzo.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak