Esan bezala bi bide daude izena emateko. Gazteria zerbitzuan astegunetan eman ahalko da, 09:00etatik 13:00etara bitartean. Martitzenean, 14:30etik 17:00etara ere egin ahal izango da. 943 71 46 88 telefono zenbakira deitzea edo gazteria@eskoriatza.net helbidera idaztea ere badago.
Diputazioan ere Internet bidez egin daiteke, www.gipuzkoa.net/oporraldi webgunearen bitartez.
13 toki
Udalekuak, 7-13 urte bitartekoei zuzenduta daude, hau da, 1998 eta 2004 urte bitartetan jaiotakoentzat (bi urteak barne). Barria, Zuhatza, Gorliz, La arboleda, Lapurreketa, Lauaxeta, Lurraska, Urduña. Hondarribia, Orio, Segura, Zarautz eta Zestoan antolatu dituzte aurten.
Plaza guztiak apirilaren 5ean jendearen agerian eta notarioaren aurrean egingo den zozketan banatuko dira.