Apirilean egingo da aire libreko margo lehiaketa

Maider Arregi 2011ko martxoaren 17a

Apirilaren 3an, igandea, egingo da lehiaketa Eskoriatzan. Nahi duenak parte
hartu ahal izango du eta sari bikainak egongo dira irabazleentzako. Hemen dituzue lehiaketako oinarriak:

Oinarriak

  1. Nahi duenak parte har dezake.
  2. Teknika librea izango da.
  3. Oihalak goizeko 9etatik 11etara zigilatuko dira Kultur Etxean.
  4. Gaia: Eskoriatza (herrigunea).
  5. Margolanak 13:00etatik 14:00etara bitartean entregatu beharko dira
  6. Ibarraundi museoan.
  7. Epaimahaiaren erabakia arratsaldeko 18:00etan jakinaraziko da
  8. Ibarraundi museoan. Ondoren sari banaketa egingo da.
  9. Margolanak apirilaren 3tik 15ra ikusgai egongo dira Ibarraundi museoan
  10. Margolanak berreskuratzeko epea: apirilaren 18tik 29ra.
  11. Epe horretan jasotzen ez diren lanak antolatzaileen esku geratuko dira.
  12. Epaimahaia artista ezagunez osatuta egongo da, eta euren erabakia aldaezina izango da.

Sariak

- 16 urtetik gorakoak (16 urtekoak barne):

  • 1. saria: 500€
  • 2. saria: 250€
  • 3. saria: 150€

- 16 urtetik beherakoak: Hiru sari: pintatzeko materiala.

Oharrak

  • Lehiaketa honetan parte hartzeak, arau guztiak onartzea esan nahi du.
  • Epaimahaiak saririk ez ematea erabaki dezake, lanek kalitate artistiko nahikorik ez badute.
  • Parte-hartzaile bakoitzak sari bakarra jaso ahal izango du.
  • Saritutako margolanak antolatzaileen esku geratuko dira.
  • Ustekaberik suertatuz gero, antolatzaileek erabakiko dute zer egin, eta erabaki hori aldaezina izango da.
  • Herri bazkaria (baba-jana) egongo da 16 urtetik gorako parte-hartzaile guztientzako 14:30etan Otzeta jatetxean.

Programa

V. Margo Lehiaketa aire librean

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak