Kafe edo garagardo bat eskuetan dutela, eskarmentu handiko musikari gazte bik modu akustikoan bertsionatutako kantuak entzuteko aukera izango dute hara joaten direnek; bereziki kantu lasaiak joko dituzte.
Gitarra akustikoan Eriz topatuko dute; hain justu, Krasis, Versen edota Amaiur taldeetan gitarra elektrikoa jotzen ibilitakoa. Ahotsan, ostera, Maria; apurka talde akustikoari amaiera eman ondoren soinu gogorragoetan dabilena gaur egun Siroka taldearekin.
Sagardotegira irteera
Bestalde, otsailean egitekoa zen sagardotegira irteera antolatu du martxoaren 19an. Txartelak dagoeneko salgai jarri ditu kultura elkarteak Aldatz eta Inkernu tabernetan. Izena ematerakoan 10 euro ordaindu beharko dira; eta gainerako 30 egun horretan autobusera igotzerakoan. Bazkaria eta bidaia sartzen da prezio horretan.