Bizkaitarrak oleo pinturak ekarri ditu. Horietan askotariko gaiak jorratu ditu, hala nola, loreak, bodegoiak, paisaiak eta baita erretratuak ere. Marrakex, Asturias, Egipto eta Bretainiara ere bidaiatuko dute bisitariek artista horren margolanei esker.
2001. urtean hasi zen Gilsanz margotzen Bizkaiko Elkarte Artistikoan. Akuarela, oleo eta akriliko teknikak jorratu ditu hainbat arlotan; tartean, abstraktua edo inpresionismoa.