Kukumarroak itzuliko dira ostera ere bihar

Mirian Biteri 2011ko martxoaren 7a

Aratusteetan murgilduta jarraitzen dute Eskoriatzan. Bihar, martitzena, umeendako ekitaldiak nagusituko dira; besteak beste, kukumarroak izango dira arratsalde partean.

Goizean hasiko dira ekimenak. 10:30ean, jaialdia izango da plazan. Besteak beste, abestu eta dantzatu ahalko dute neska-mutikoek. Jarraian, txistorra banatuko da parte hartzen duten guztien artean.

Arratsaldean, berriz, kukumarroak irtengo dira. 17:15ean agertuko dira kultura etxeko atean. Aurtengo Aratusteei amaiera emateko, 18:00ean, Xaibor disko jartzailea egongo da plazan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak