Epaimahaiak erabaki zuen talde originalenak izan zirela Euskal mitologia, Ospitalearen alde eta Suhiltzaileak. Banakako saria, berriz, Ostruka-rendako izan zen. Azkenik, 16 urtetik beherakoen artean honakoak izan ziren saridunak: Eskoriatzako Telepizza, Baserria eta 17 Dalmata. Eskoriatzan, guztira 25 taldek hartu zuten parte mozorroen desfilean.
"Aho zabalik geratu gara aurten. Ikusgarria izan da zelako lana hartu duten herritarrek. Zoramena izan da. 25 taldek hartu dute parte lehiaketan eta oso zaila izan da irabazleak aukeratzea", kontatu dute.