Autobusa hartu behar dutenek honakoa hartu behar duten kontuan: Eskoriatza eta Arrasate herri artekoa Aingeru Guardan (Alza lantegi ondoan) edo Intxaurtxuetan hartu beharko da. Gasteizerako autobusendako, aldiz, geltoki bakarra izango da; hain justu ere, Aingeru Guardakoa.
Arbiñoste kalea itxita egongo da, eta hortaz, Gasteizerako bidea itxita egongo da Santa Ana paretik aurrera. Aranburuzabala, Dorleta eta San Juan kale inguruetara kotxez joan gura dutenek saihesbidetik joan beharko dira eta Eskoriatzako hegoaldeko sarreratik sartu.