Aurten, lehen aldiz, bi menu izango dira aukeran bai umeendako eta baita nagusiendako ere. Lehenak 10 euro balio du, eta bigarrenak, 16.
Umeentzako menuan oilaskoa edo lasagna izango da aukeran, biak ere patata frijituekin lagunduta; postrerako, ostera, flana edo jogurta. Nagusiendako honako hau izango da: lehenengo txanpinoiak saltsan; bigarrenerako, umeentzakoan moduan, oilaskoa edo lasagna aukeran; eta postrerako, berriz, tarta. Ondoren, kafea eta txupitoa. Edateko, ura, ardoa eta sagardoa.
Udaletik gogorarazi dute mahaiak hobeto antolatzeko, lekua aurrez gorde ahal izango dela 943-71 46 88 telefonoan edo helbide honetan: kultura@eskoriatza.net. Lekua gordetzeko eskariak bazkari aurreko egunera arte egin ahal izango dira