Sermond's-en lan berria Inkernun

Mirian Biteri 2011ko otsailaren 25a

Asteon ere kontzertua dago Inkernu tabernan; Aitzorrotz kultura elkartearen eskutik, Elorrioko Sermond's taldeak joko du bihar, zapatua, 22:00etan. Lan berria aurkeztuko du, Amaiera hasieran dator izenekoa.

Punk-rock eta rock-and-roll estiloak jorratzen ditu 2008an berpiztutako taldeak, ingelesez eta euskaraz abestutako kantuetan. Disko berriko abestiez gain, 2009ko udan argitaratutako lehenengo diskoko Azken bala izeneko lanean jasota daudenak ere entzungo dira Inkernun.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak