Aste Santurako aldi baterako egonaldietan izena emateko epea zabalik

Mirian Biteri 2011ko otsailaren 22a

Martxoaren 18a baino lehen aurkeztu behar dira Aste Santurako nagusientzako aldi baterako egonaldietarako eskaerak. Interesatuak Udaleko Gizarte Zerbitzuarekin jarri behar dira harremanetan, 943 71 31 36 telefono zenbakian.

Eskuragarri dauden plazen kopurua mugatua da; beraz, epez kanpo iristen diren eskaerak eskuragarri dauden plazen arabera eta haien profilaren arabera aztertuko dira.

Udaletik jakinarazi dute txanda aurrez hartu behar dela.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak