Pozik bueltatu da Tesa nazioarteko segurtasun arloko Intersec azokatik

Leire Kortabarria 2011ko otsailaren 22a

Goi mailako ekintza baten parte hartu du Eskoriatzako Tesa sarrailagintza enpresak: urtarrilean Dubain egin den Intersec azokan, segurtasun sektorean munduko hitzordu garrantzitsuenetako baten. Bere produktu berrienak aurkeztu zituen han, eta 18 herrialdeko profesionalen bisita jaso zuen.

Intersec urtero egiten den azoka bat da, eta segurtasunean erabiltzen den goi-teknologia erakusten du. 100 herrialde inguruko bisitariak izan ditu.

Tesak parte hartu zuen Securicom bere banatzailearen erakusketa-postu esklusiboan. Smartair produktua eta bere lerro nagusiak erakutsi zituen: Smartair stand alone (autoprogramatu daitekeena), Smartair Off Line Update on Card, Smartair Wireless eta zilindro elektronikoa-, eta, berritasun gisa, hiru produktu: Smartair anti-beldur barretara aplikatuta, Smartair beirazko ateendako, eta e-motion armairutxoa.

Sarreren kontrolean Tesak aplikatzen duen Smartair teknologiak bisitari asko erakarri zituen. 18 herrialdeko profesionalek -%70, Emiratoen inguruko herrialdeetakoak: Jordania, Saudi Arabia, Katar, Bahrein, e.a.- bisitatu zuten erakusketa-postua. Sarreren kontrolaren gaineko seminario bat ere antolatu zuten.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak