Umeentzako menuan oilaskoa edo lasagna izango da aukeran, biak ere patata frijituekin lagunduta; postrerako, ostera, flana edo jogurta.
Nagusiendako honako hau izango da: lehenengo txanpinoiak saltsan; bigarrenerako, umeentzakoan moduan, oilaskoa edo lasagna aukeran; eta postrerako, berriz, tarta. Ondoren, kafea eta txupitoa. Edateko, ura, ardoa eta sagardoa.
Udaletik ohartarazi dute txartel guztiak martxoaren 1ean, lehenengo orduan, jasoko direla; eta hortaz, txartelik erosi ez dutenak ezingo dira bazkarira joan. Horrekin batera, gogorarazi dute mahaiak hobeto antolatzeko, lekua aurrez gorde ahal izango dela 943-71 46 88 telefonoan edo helbide honetan: kultura@eskoriatza.net.
Lekua gordetzeko eskariak bazkari aurreko egunera arte egin ahal izango dira