Herri programa osatzen dabiltza

Mirian Biteri 2011ko otsailaren 17a

Ezker abertzalea hauteskundeei begira herri programa osatzen ari da. Orain arte agintaldiko hasierako balorazioa eta ebaluaketa egin dute, eta hemendik aurrera, herri programa osatze aldera, herritarren ekarpenak jasoko dituzte.

Horretarako hainbat ekimen antolatu dituzte. Batetik, mintegiak daude; herriko elkarte, eragile eta pertsonei zuzenduta daude, elkarrekin herriaren gaineko diagnostiko bat egin eta etorkizunera begira lan-ildoak zehazteko. Horretarako hiru lan talde osatu dira, eta horietan hainbat gai jorratuko dira: ongizatea (gizartea, emakumea, etorkinak, langabezia, adineko pertsonak, GKEak…); hirigintza, ingurumena, turismoa eta elizateak; eta kultura (gazteria, euskara, hezkuntza eta kirola).

Kultura landuko duen taldea hilaren 26an, 12:00etan, batuko da; Hirigintzarena, martxoaren 1ean, 19:00etan; eta Ongizatearena, martxoaren 2an, eguaztenean, 20:00etan. Batzar guztiak kultura etxean izango dira.

Inkestak etxeetara

Lan taldeez gain, inkesten bidez ekarpenak egiteko aukera egongo da. Etxe guztietara banatuko dira inkestak, eta buzoiak jarriko dira oraindik zehazteke dauden herriko hainbat lekutan inkesten emaitzak jasotzeko.

Azkenik, www.herriprograma2011.net webgunean aurki daitezke mintegietan jorratutako gaiak. Bestalde, iradokizunak eta ekarpenak egin gura dituztenek eskoriatza@herriprograma2011.net helbidea dute eskura.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak