Hitzaldia Mesedetako Amaren fundazioko kideek atzo, martitzena, emandako agerraldiaren ondotik dator. Horretan jakinarazi zuten fundazioak gaur egun duen zorrari aurre egiteko eta eraikinaren birgaitze lan minimoak egin ahal izateko diru-bilketa kanpaina jarriko dutela martxan.
Esandako kanpaina herritar, administrazio publiko nahiz enpresa pribatuei zuzenduta dago, eta horretarako, Kutxan (2101 0038 57 0012756144) eta Euskadiko Kutxan (3035 0044 82 0440028200) kontu zenbaki bana ireki dituzte.
Datozen egunotan, asteleheneko hitzaldiaren gaineko informazioa banatuko dute etxeetan.