Ederlaneko lan istripua salatzeko bilkura egin dute, herritarrek deituta

Julen Iriondo 2011ko otsailaren 12a

Eguen gauean 56 urteko langilearen heriotza eragin zuen istripua salatzeko, herritar talde batek deitu zuen bilkura gaur eguerdirako. Norbere izenean, herritarrez gain, Eskoriatzako zinegotziak eta sindikatuetako ordezkariak ere bildu dira plazan.

Fagor Ederlanen Eskoriatzako lantokian izan zen ezbeharra, eguen gauean. Pieza bat burura jausi eta kolpearen eraginez hil zen 56 urteko gizonezkoa. Manuel Martin zuen izena, eta kordobarra zen jaiotzez, nahiz eta Arrasaten bizi.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak