Aratusteetako karrozak egiteko lokala eskoriatzarren eskura

Mirian Biteri 2011ko otsailaren 9a

Udalak eta Debagoieneko Industrialdeak utzita, Aratusteetarako karrozak gertatzen joateko pabilioi industriala jarri dute herriko koadrilen esku. Udalak jakinarazi duenez Torrebason dago hori, eta hainbat karroza gordetzeko lekua du.

Interesa dutenek kultura etxera jo behar dute lagatze hitzarmena sinatzeko eta 60 euroko bermea jartzeko. Epea amaitzen denean eta lokala egoera onean dagoela ikusitakoan, bermea itzuliko zaie. Horren gaineko informazio gehiago eskuratu gura dutenek 943 71 46 88 telefono zenbakira dei dezakete.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak