Bazkal ostean ere festa izango da Eskoriatzan. Aurtengo kintoek dantza egingo dute 19:00etan plazan eta gauerako beste urte batzutako kintoek ere afaria egiteko asmoa dute. Santa Agedaren aitzakian, festa-egun ederra pasako dute Eskoriatzako kinto diren eta izan zirenek.
Aurtengo kintoak, eztarria urratuta
Atzo auzoz auzo eta baserriz baserri aritu ziren aurtengo kintoak kantuan, 1993an jaiotako gazteak. Atzo egun guztian kantuan ibili ostean, gaur atzera jaiki eta herriguneko kaleetan aritu dira kantuan. Eguerdirako gehienek eztarria majo urratuta zuten. Iluntzean 19:00etan egingo dute dantza plazan.