Aretxabaleta eta Eskoriatza bitartean lagun asko ibiltzen da joan-etorrian eta bidegorria noiz zabalduko zain zeuden guztiak.
Eskoriatza-hilerria tarteak 300 metroko luzera du, eta horietatik 200 metro Olazarko tuneletik doaz.
Gaur eguerdian zabaldu dute Eskoriatza-hilerria zatiko bidegorria. Trenbide zaharraren ibilbidean egin den bidegorriaren bi zati aspaldi egokituta zeuden, baina bi zati horiek lotzen dituen tunelean hilabete asko eman dituzte lanean. Esan bezala, dagoeneko zabaldu dute eta hortaz, Aingeru Guardatik Arrasateraino bidegorri zati guztia egokituta gelditu da.
Aretxabaleta eta Eskoriatza bitartean lagun asko ibiltzen da joan-etorrian eta bidegorria noiz zabalduko zain zeuden guztiak.
Eskoriatza-hilerria tarteak 300 metroko luzera du, eta horietatik 200 metro Olazarko tuneletik doaz.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.