Batzar horretan, Korrikaren gaineko azalpenak emango dizkiete joaten direnei. Horretaz gainera, Korrika Kulturalaz ere egingo dute berba, eta, hainbat lan banatzeko ere aprobetxatuk dute antolatzaileek.
Apirilaren 7an hasiko da euskararen aldeko lasterketa ospetsua, Trebiñun, eta, 11 egunez gora eta behera ibili ostean, apirilaren 17an amaituko da, Donostian. Eskoriatzara apirilaren 14an helduko da, 13:21ean. Ordurako dena gertu egon beharko du, eta, hori horrela izan dadin, euskaltzaleei martitzeneko batzarrean parte har dezatela eskatu diete.