Zapatuan herrian zehar ibiliko dira neska-mutilak koplak abesten, eta 19:00etan, dantza egingo dute herriko plazan. Herritarrez gain, Kinttada Egunean parte hartuko duten kintoak egongo dira ikusle moduan.
Esan bezala, aurten antolatu dute lehen aldiz Kinttada Eguna. Eingeinkeko Aritz Oiangurenek azaldu du eguerdian, adin askotariko kintoek poteoa egingo dutela, trikitilarien laguntzarekin; eta jarraian, kintada bakoitza bere aldetik joango dela bazkaltzera.
Oiangurenek gogorarazi du Santa Ageda egunaren bueltan, kintoek elkartzeko eta batera afaltzeko ohitura dutela zapatuan; aurten, herria girotzeko deialdia egin dute: "Proposamena irten zen eta batzar bat egin genuen; gutxienez, 8 edo 9 kintada batuko gara. Txapela edo zapia janzteko gonbita egiten dugu.
Santa Ageda ospatzeko ekimenak ez dira zapatuan amaituko. Ohikoa den moduan, domekan, dantzaldia egingo dute 1993an jaiotako kintoek plazan, 19:00etan.