Freskagarri-potoekin argazki kamara bitxiak egingo dituzte gazteek

Mirian Biteri 2011ko otsailaren 2a

Ekimen berezia prestatu dute asteburu honetarako Eskoriatzako gaztelekuan. Egubakoitzean freskagarri-potoekin argazki kamara originalak egiten ikasiko dute gazteek. 18:00etan hasiko da saioa.

Zapatuan, ostera, kalera aterako dira gaur egindako argazki kamarekin. Inguruko mendietatik eta kaleetatik ezkutatuko egingo dituzte  horiek. Horren harira, Txatxilipurdiko kide Lander Juaristik azaldu digu hainbat hilabete egon beharko dira argazki kamarak toki horietan, irudiak jaso ahal izateko.

Hainbat  hilabete itxaron beharko dugu argazki kamara bitxi horien lanak ikusi ahal izateko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak