Antolatzaileek jakinarazi dute ikastaro horren prezioa 15 eurokoa dela Amuskako bazkideendako, eta 20 eurokoa, gainerakoendako. Horren harira, gogorarazi dute edonori zuzenduta badago ere, emakumeek izango dutela lehentasuna.
Horren gaineko informazio gehiago edo izena eman nahi dutenek 699 786 684 telefono zenbakira dei dezakete, edo amuska-esko@hotmail.com helbide elektronikora idatzi.