Intentsitate handiko partidua izan zen zapatuan Eskoriatzan senior neskek jokatu zutena. Hala ere, eskoriatzarrak makal xamar hasi ziren eta lehen laurdenean zortzi puntuko aldea atera zieten irundarrek. Ondorengo laurdenetan, baina, lan handia egin zuten eskoriatzarrek: presio gogorra egin zuten, korrika asko eta defentsan indartsu aritu ziren. Horrela lortu zuten partidua parekatzea eta ondorengo laurdenetan puntu bat behetik edo puntu bat goitik ibili ziren uneoro.
Partidua amaitzeko 10 segundo gelditzen zirela, lau puntukoa zen bi taldeen arteko aldea. Eskoriatzarrek saskiratze bakarra egiteko denbora zuten eta lortu zuten, baina ez zen nahikoa izan. Saskiratzearekin batera amaitu zen-eta norgehiagoka.