Keu Agirretxeak kontzertua eskainiko du Inkernun

Mirian Biteri 2011ko urtarrilaren 28a

Aitzorrotz kultura elkartearen eskutik kontzertua izango da gaur Inkernu tabernan. Keu Agirretxea & The Fignuh Experience taldeak joko du, 23:00etan. Denbora vs kantuak izeneko lana aurkeztuko du Agirretxeak (gitarra eta ahotsa), Iñaki Jaiok (bateria), Isusko Ramonek (saxoa) eta Mikel Arakistainek (baxua) osatzen duten taldeak.

Formatu akustikoan grabatutako hamar kantu berri jasotzen ditu lanak, baxu, perkusio intimista eta tarteka haize musika-tresnak ere bidelagun dituela. Istorio xumeak eta hurbilak kontatzen ditu horietan, egunerokotasuneko gogoetatik ateratakoak. Bada, Mikel Etxaburuk, Aitor Goenagak eta Kirmen Uribek lagundu dute zenbait kantutan.

Keu Agirretxea (Ondarroa, 1973) ez da geldirik egotekoa. Gitarra-jotzaile moduan ezagutu bagenuen ere, aspaldi hasi zen konposatzen eta egindako guztia jendaurrean erakusten. Uek izenpean lan instrumentalak lehenengo eta, talde izaera emanda, rocka geroago. Hori gutxi balitz, Keu Agirretxea izena erabilita formatu akustikoan ere ibiltzen da; Une akustikoak lanaren ostean, Denbora vs kantuak diskoarekin dator orain.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak