Greba igarri egingo da herrian

Mirian Biteri 2011ko urtarrilaren 26a

Biharko greba orokorra dela-eta, herriko lantegi, ikastetxe eta udal zerbitzu gehienak itxita egongo dira. Udaletxean zerbitzu minimoak izango dituzte; kiroldegia, liburutegia eta Ibarraundi museoa itxita egongo dira. Hezkuntzari dagokionez, eskolarik ez dute izango Huhezin, Arizmendin eta Luis Ezeizan.

Industria arloan ere eragina izango du grebak. Esaterako, Tesan, Fundiciones Eskoriatza, Fagor Ederlan eta Fagor Etxetresna Elektrikoak enpresetan greba egitearen alde bozkatu dute. Lehengo bietan ez dute lan egingo; eta gainerakoetan, zerbitzu minimoak ezarri dituzte. Zubiak pateak enpresan, berriz, lan egingo dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak