Euskal Herriko muslariak bildu eta antolatzeko bokazioa du txapelketa horrek. Txapelketako bikote irabazleak, txapela, garai ikurra, 3.000 euro eta nazioartera lau lagunendako bidaia irabaziko du; bigarrenak, garai ikurra, 1.500 euro eta Kanariar irletara bi lagunendako bidaia; hirugarrenak, 500 euro eta 4 lagunendako asteburuko egonaldia Lesakako Atxaspi hotelean; eta laugarrenak, 500 euro eta AEKren eskutik, euskaraz ikasteko urte osoko bi matrikula eta AIZU aldizkariaren urte osoko bi harpidetza. 5. bikotetik 16.bikoteraino opari txikiak banatuko dira.