Haritzak, lizarrak eta sekuoiak landatu dituzte herritarrek

Maider Arregi 2011ko urtarrilaren 23a

Hotzari aurre eginez, eskoriatzarrek ez die hutsik egin urtero Zuhaitz Egunarekin duten hitzorduari. Gaztetxo zein helduak aitzurra hartu eta zuhaitz bat baino gehiago landatzera animatu dira gaur goizean. Familia osoak ikusi ditugu  Eskoriatzako bidegorrian zehar zuhaitzak nola landatzen dituzten ikustera joateko espedizioan. Guztira, 48 zuhaizka landatu dituzte, jaiotako ume bakoitzeko.

Eskoriatzarrek, haritzak eta lizarrak landatu dituzte. Guztira, 48 zuhaizka landatu dituzte, jaiotako ume bakoitzeko. Dorletan inguruan batzuk, eta Aingeru Goardako ermita inguruetan beste batzuk. Baita alboan dagoen biribilgunean eta belardietan ere. Hain zuzen ere, biribilgunean, bi sekuoia landatu ditu Pedro Lasagabaster Eskoriatzako alkateak: "Herritar dezentek parte-hartzen du. Gustura egiten den ekimena da".

"Urtetik urtera jende gehiagok hartzen du parte eta batzuk bigarren umearekin datozela ere ikusi daiteke. Umeek naturarekin bat egiteko aukera aparta da", azaldu digu Ibarraundi Museoko Nerea Aranak. Izan ere, guraso bat baino gehiago ikusi dugu euren umeei aitzurrean nola egiten den irakatsi nahian.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak