Uste zena baino gehiago atzeratu da esandako obra; 2009ko otsail erdialdean hasi ziren tarte hori egokitzen, eta hasiera batean, uztailerako amaituta egotea espero zuen Diputazioak. Epeak, baina, luzatu egin dira eta azkenean, urte erdiko atzerapenarekin zabalduko dute.
Olazartik Intxaurtxuetara
Gainera, lanek gura baino traba gehiago eragin dizkie erabiltzaileei. Sorautzeko tunela zabaltzeko obren ondorioz, Olazarko zubipetik Intxaurtxuetako zubirainoko bidegorri zatia itxi egin behar izan zuten urrian; hasiera batean, hiru egunez bakarrik itxita egon behar bazen ere, esandako bideak oraindik ere moztuta dihardu.
Eskoriatza-hilerria tarteak 300 metroko luzera izango du, eta horietatik 200 hilerriaren azpitik doan antzinako trenbide-tuneletik joango dira. Maizcurrena enpresa arduratu da lanez, 797.572 euroren truke.
Arrasatetik Aingeru Guardaino bidegorritik joatea errealitate bilakatuko da laster.