Domekako Zuhaitz Egunean 48 haritz eta lizar landatuko dituzte

Mirian Biteri 2011ko urtarrilaren 20a

Badator ostera ere zuhaitz eguna; Domekan egingo dute, eta betiko moduan, joan den urtean jaiotako haur bakoitzeko zuhaitz bana landatuko dute; hain justu ere, 48 ume jaio ziren iaz. Dorletan eta Aingeru Guardan landatzeko asmoa dute.

Ohiturari eutsiz, Ibarraundi museoan egin dute hitzordua; 10:30ean. Handik landatuko dituzten zuhaitzak jasotzera joango dira brigadaren biltegira. Ibarraunditik jakinarazi digutenez, hariztiak eta lizarrak dira aurten landatu dituzten zuhaitz motak.

Horiek hartu ostean, Dorleta  auzorantz abiatuko dira; bidegorriaren lanak direla eta, inguru horretan hainbat zuhaitz kendu behar izan dira eta han hainbat landatuko dituzte.

Antolatzaileek gogorarazi dute eguna ez dela iaz jaiotako familiendako bakarrik, eta edonork parte hartu ahal izango duela ekitaldian, aitzurrarekin zuloa eginez eta arbolak landatuz. Guztira, 60 zuhaitz dituzte.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak