Otsaileko lehen asteburura atzeratu dute eski irteera

Mirian Biteri 2011ko urt. 19a, 19:06

Asteburu honetan Luz Ardidenera joatekoak ziren Eskoriatza kirol elkartearekin. Elurrik ez dagoenez, irteera otsaileko lehen aste bukaerara atzeratzea erabaki dute.

Interesatuek Namaste belar dendan edo 943 71 43 27 telefono zenbakian eman dezakete izena. Bidaiak 120 euro balio du. Autobusa, mantenu-erdiko ostatua eta bi egunetarako forfaita dago sartuta prezio horren barruan. Eskiatzeko materialik ez dutenek, bi egunetarako alokatzeko aukera izango dute han. Baina, bakoitzak ordaindu beharko du eski edo snow board taularen eta boten alokairua.

Eskoriatza kirol elkarteak urtero antolatzen du Luz Ardidenera irteera. Joan den urtean, 40 lagun inguru izan ziren horretan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak