Patxi Garate 'Magu'-ren lanak ikusgai, Gasteizen

Mirian Biteri 2011ko urtarrilaren 18a

Gasteizko alde zaharreko Hedegile kalean dagoen Ikusi Arte galerian ikusgai daude egunotan Patxi Garate Magu artista eskoriatzarraren lanak. Azken hamarkadan egin dituen 30 lan inguru daude erakus gai; sinboloak jorratzen ditu horretan.

Artistak berak jakinarazi digu paperean egindako lanak direla horiek, eta "grafika eta plastika arteko nahasketak" direla. Horren harira, azaldu du kalkografiak direla, eta gainetik ureko tinta koloretsuekin margotuta daudela.

Urtarrilaren 7a ezkero dago erakusketa zabalik eta urtarrilaren 27ra arte bisita daiteke honako ordutegian: martitzenetik egubakoitzera bitartean, 18:30etik 21:00etara; eta zapatuetan, 12:00etatik 14:00etara eta 18:30etik 21:00etara.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak