Sei milioi euroko aurrekontua Eskoriatzako Udalak

Mireia Bikuña 2010ko abe. 30a, 14:37

Hain justu ere, 6.191.666 euroko aurrekontua onartu dute 2011rako, aurtengoa baino %22 handiagoa. Udal gobernua osatzen duten zinegotziek alde bozkatu zuten, EAJk eta Ezker Batuak kontra eta alderdi sozialistako zinegotzia abstenitu egin zen. EAko eta Hamakaibateko zinegotziak ez ziren egon.

Pedro Lasagabaster Eskoriatzako alkatearen hitzetan "austeritatea eta gardentasuna" dira 2011ko aurrekontuen ezaugarri nagusiak: "Austetiratea gastu arrunta estaltzeko arazo larriak izango ditugulako, eta gardentasuna, 2008ko eta 2009 auditoriak egiteko partida onartu dugulako".

Inbertsioak

Eskoriatzako Udalaren aurrekontuaren zati handieran gastu arruntak estaltzeko izango da; hain zuzen ere,ia 4,5 milioi euro (%72). Aldiz, inbertsioetarako 1,3 milioi erabiliko dituzte. 2011ko inbertsio nagusienak izango dira: erabilera askotariko antzokia bukatzeko lanak, Atxorrotzeko gaztelua berreskuratzea, San Pedro auzoa oinezkoendako egitea edo elizateetako lanak. Gainera, bigarren gizarte teknikari lanpostua mantentzea "lortu" dutela esan dio GOIENAri alkateak, eta  aparejadorea kontratatzeko partida onartu dutela.

Antzokia

Bestalde, atzo egindako osokoan, erabilera askotariko antzoki berriarendako izena adostu zuten. Hainbat izenen artean Zaldibar aukeratu zuten. Hortaz, aurrerantzean Zaldibar Antzokia izango da Eskoriatzakoa.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak