Jabe bariko Santa Marinako etxeak esleituko dituzte

Mirian Biteri 2010ko abe. 27a, 11:15

Joan den astan egindako ezohiko osoko bilkuran, Santa Marinan esleitu barik dauden etxe tasatuak zozketatzeko oinarriak onartu zituzten. Talde guztiek alde bozkatu zuten, EB-Berdeak alderdiko ordezkariak izan ezik; abstenitu egin zen.

2009tik erroldatuta

Oraindik 14 etxe daude han jabe barik. Horietako batean sartzea nahi dutenek jakin dezatela bizikidetzarako unitateko kide batek gutxienez adin nagusikoa izan beharko dela eta onuradunak ez direla beste etxebizitza baten jabe izango. Horretaz gain, 2009ko urtarrilaren 1etik egon beharko dira gutxienez Eskoriatzan erroldatuta. Debagoieneko gainerako herrietakoak ere eskaera egin ahal izango dute, 2009ko urtarrilaren 1etik bailarako beste herri batean erroldatuta baldin badaude, eta eskaintza eskaera baino handiagoa baldin bada.

12.000 eta 45.000 euro

Diru sarrerei dagokionez, bizikidetzarako unitatearena ez da 45.000 eurotik gorakoa izango; ez eta 12.000 eurotik beherakoa ere. Horrez gain, aurretik babes ofizialeko etxebizitza baten onuradunik ez izatea eta Etxebiden 2010eko abenduaren 15etik izena emandako egotea eskatzen da oinarrietan.

Etxe tasatu horiek Visesa dabil eraikitzen, eta Pedro Lasagabaster alkateak jakinarazi duenez, laster amaituko dituzte.

Gaztañaduin, beste bi etxe

Bestalde, Gaztañadui kaleko 27. atarteko bi lokal etxebizitza tasatu bihurtzea ere erabaki du Udalak, eta joan den eguazteneko osoko bilkuran, horien esleipenaren oinarriak ere onartu zituen udalbatzak. Baldintza orokorrak Santa Marina auzoko etxebizitza tasatuenak dira. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak