20 urteko kartzela zigorra Marixol Iparragirrerendako

Ubane Madera 2010eko abenduaren 18a

Atzo (egubakoitza) iluntzean jakinarazi zuen Parisko Epaitegi Bereziak 20 urteko zigorra ezarri diotela Marixol Iparragirreri. 2004az geroztik dago Frantzian preso Anboto eskoriatzarra, beraz, sei urte kendu beharko dizkiote zigorrari. Behin zigorra beteta, ezin izango da Frantzian geratu.

Fiskalak 30 urteko zigorra eskatu zuen Iparragirreren kontra, beraz, espero baino zigor txikiagoa ezarri diote preso eskoriatzarrari.

Gaur egun Fresnesko espetxean dago, 2004ko urriaren 4an Ipar Euskal Herrian eta Biarnon atxilotu ostean.

Senarrari ere bai

Epaiketa berean epaitu dute haren senarra den Mikel Albisu Iriarte, Antza gaitzizenaz ezagutzen dena; hari ere 20 urteko kartzela zigorra ezarri diote; eta baita beste zortzi euskal herritar ere: Mikel Negrete, Joxe Ramon Arrano, Juan Cruz Maiza Artola eta Peio Alcantarilla presoak eta baita Lurdes Urdanpilleta, Robert Arranbide, Miriam Inzabi eta Xabi Oxarano.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak