Atzorrotzeko indusketa arkeologikoen gaineko hitzaldia

Mirian Biteri 2010eko abenduaren 16a

Gaur, eguena, Atxorrotzen egindako indusketei buruzko hitzaldia izango da Eskoriatzako Ibarraundi  museoan, 19:00etan. Indusketa horietan parte hartu duten Larrate taldeko aditu Nahia Senper eta Iñaki Sagredok emango dute han topatutakoaren berri. Emaitzak interesgarriak direla iragarri digu Sagredok.

Esku-hartze arkeologiko horiekin, besteak beste, sekuentzia estratigradikoa baieztatu ahal izan dute, bizimoduaren gaineko ikerketan aurrerapenak egin dituzte eta gaztelekuan zeuden pertsonen kopurua jakin dute. Guzti horren berri jakin nahi duenak, beraz, hitzordua du gaur, 19:00etan, Ibarraundin.

Hitzaldia amaitzen denean, gainera, azken indusketetan aurkitutako eta aurreko esku-hartzeetan topatutako zaharberritutako metalezko piezak ikusi ahal izango dira. Erakusketa urtarrilaren 14ra arte egongo da zabalik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak