Folk, rock eta jazz doinuek mugiarazi zuten Eskoriatza

Ander Monedero 2010ko abe. 12a, 19:56

Aitzorrock jaialdiko bigarren edizioa Pastor Of Muppets, Amaiur, Zea Mays eta Gatibu taldeak izan ziren zapatu gauean

Nahiz eta jende Zea Mays eta Gatibu taldeak ikustera joan, Pastor Of Muppets taldeak publikoa aho zabalik utzi zuen. Bordeaux-ko 12 musikariek jazz estilora eramaten dituzte rock eta metal abesti ezagunak.
Eszenatoki txikian aritu ziren, beste hiru taldeek eszenatoki handian beraien materiala jartzen zuten bitartean, baina. publikoak ederki pasa zuen beraiek egiten dituzten bertsio bereziekin. Su Ta Gar taldearen Jo ta ke abestia ere jo zuten.

Zea Mays taldea oholtza gainera igo eta bezain laister, publikoa lehenengo lerroak betetzen hasi zen. Bilbotarren Era diskoa orain dela bi hilabete kaleratu zuten eta hori aurkezten dihardute, baina ez ziren falta aurreko diskoetako abestiak.
Gatibu talde gernikarrak zuzeneko diskoa Durangoko azokan aurkeztu zuen eta zapatukoa Zuzenean bizitzeko gogoa birako lehenengo kontzertua izan zen. Bizkaitarren zuzenekoa ikusgarria izan zen, disko berria kontzertuaren ardatza izan zen. Lan hori abesti onenen bilduma bat denez, taldearen zaleek emaldiaren hasieratik bukaerara abestu zituzten Gatiburen kantuak eta nola ez, ez ziren falta izan Bang-Bang Txiki Txiki Bang-Bang edo Musturrek Sartunde bezalako abestiak.
Amaiur erromeria taldearen emanaldiarekin bukatu zen Aitzorrock jaialdiaren 2. edizioa.

 

 

 

 

 

 

 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak