Eguneko bigarren elkarretaratzea izan zen: eguerdian, beste bat egin zuten Marin auzoan, CCOO sindikatuak deituta.
Eguenean AHTren lanetan izandako istripua gaitzesteko, elkarretaratzea egin zuten atzo –barikua– iluntzean, Eskoriatzako plazan, herritarrek deituta. Hainbat eskoriatzar eta alderdi politikotako ordezkari batu ziren –ezker abertzalea, Ezker Batua, EAJ, EA eta H1!-ekoak tartean–, 'Lan istripu gehiagorik ez! Prekarietatea hiltzailea!' lelodun pankartaren atzean. Kontzentrazio isila egin zuten 19:00etatik 19:30era.
Eguneko bigarren elkarretaratzea izan zen: eguerdian, beste bat egin zuten Marin auzoan, CCOO sindikatuak deituta.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.