Langile bat hil da eta bi zauritu, AHTko lanetan izandako istripuan

Usoa Agirre 2010eko abenduaren 9a

Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak esan duenez, sobera zeuden lehergaiek egin dute eztanda Marinen egiten ari diren AHTren lanetan, 14:20 inguruan. Langile bat bertan hil da (55 urteko gizonezko ukrainarra) leherketaren ondorioz eta beste batek (42 urteko gizonezko bulgariarra) zauri larriak jasan ditu leherketaren hedatze-uhinenengatik; Gasteizko Txagorritxuko ospitalera eraman dute anbulantzia medikalizatuan.

Hirugarren zauritua lanetako begiralea da (34 urteko emakumea) eta zauri arinagoak izan ditu; Debagoieneko Ospitalera eraman dute.

Ertzaintzaren arabera ustekabeko leherketa izan da eta ikertzen ari dira zerk eragin duen.

Eskoriatzako alkateak ezustean hartu du albistea. Halaxe esan digu Pedro Lasagabasterrek: "azken aldian lanak oso motelduta zeuden eta langile gutxi ikusten ziren han lanean. Ezustean hartu gaitu gertatutakoak".

Lan-istripua Adifi dagokion AHTren zatian gertatu da. AHTaren Legutio-Eskoriatza II tartean -2,4 kilometrokoa-. Legutiano UTE enpresa ari da obra horietan.


Langile bat hil da Eskoriatzan, AHTren lanetan map

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak