Dena gertu Aitzorock jaialdirako

Egun bi baino ez dira falta urteko kontzerturako. Aitzorrotz kultura elkarteak antolatuta, puntako musika taldeak batuko dira bihar, Eskoriatzako kiroldegian. Hain justu ere, Gatibu, Zea Mays, Amaiur eta Pastors of Muppet taldeak emango dute kontzertua. Ate irekiera 20:30ean izango da, eta musika emanaldiak 21:30ean hasiko dira. Sarrerak leihatilan erosi ahalko dira, 16 eurotan.

Gatibuk, Gipuzkoan aurkezpen kontzertua egingo du. 2009 urteko lau kontzertuko abestiez eta hiru gai berriz osatuta dago talde bizkaitarraren azken lana.

Zea Mays taldeak Era lan berria aurkeztuko du. Bilboko Zea Mays taldeak bere seigarren diskoarekin izango da Eskoriatzan. Lanak 12 kantu ditu, Mungiako Lamiña estudioetan grabatu dute eta Londreseko Metropolis group estudioetan masterizatu dute. Kolaborazio ezberdinak izan dituzte, hala nola, Iskandar eta Aritz Split77 taldekoak, Naroa (Amaiur, Sokaide), Gorka (Berri Txarrak), Eñaut (Ken Zazpi), Raul (Doctor Deseo) eta Fenómenos de la naturaleza-ko Josu, Unai eta Urko.

Pastors of Muppet Bordaleko taldeak, metal taldeei omenaldi bat egiten die kantu batzu berritz hartuz edo metal musika zati batzuetaz inspiratuz. Amaiurrek, azkenik, trikitixa doinuak ekarriko ditu Eskoriatzako kiroldegira.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.