Gero eta ohikoagoa da gure artean 100 urteko muga gainditzen duten aiton-amonak aurkitzea; 104koa, baina, bakarra dago Debagoienean, Andres Agiriano. Gaur etxera bisitan etorri zaizkionekin ospatu du urtebetetzea, baina ospakizun nagusia domekan egingo dute, bazkari on batekin. Izan ere, apetitu ona du Andresek, eta ardoa ere egunero edaten du, baso erdiren bat. Goiena Telebistako Magazinean bera izango da protagonista bihar, Zaharrak Berri tartean, 19:45ean eta 21:45ean. Zorionak Andres!