Euskarazko jostailu eta liburu erakusketa zabalik

Maider Arregi 2010eko azaroaren 29a

Inaguratu berri dute Eskoriatzako ludotekan eta liburutegian, euskarazko jostailu eta liburuen erakusketa. Hala, gaztetxoek gertutik ezagutzeko aukera izango dute 16:30etik 19:30era bitartean. 

Jostailu erakusketa ludotekan egingo da 16:30etik 19:30era bitartean eta ludotekako bazkideek ez ezik, beste edozeinek ere irekita izango ditu ateak. Bertan dauden jostailuak bertatik-bertara ezagutzeko aukera izango dute hala. Jostailuak adinaren arabera antolatuko dira eta aurtengo Gabonetarako atera diren nobedadeak ere
ikusgai izango dira.

Liburuen erakusketa, bestalde, bibliotekan ikusi ahal izango da, 16:30etik 20:00era bitartean eta hor euskarazko azkeneko nobedadeak ezagutzeko aukera egongo da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak